Bidexka batek hondartzetara eramanen zaitu, 400 m-ren buruan. Hondartza zainduak eta hondartza basak badira (bainujantziekin edo gabe). Iparraldera, 3 km hondar, Biarritzeko Ama Birjinaren harkaitzeraino, eta beste hiru kilometro, hegoaldera, Getariaraino.
Zure ibilbidean zehar, ur bazterreko jatetxeak eta edaritegiak badira.
Surf eskola bat ere izanen duzu, lerratzen ikasteko edo hobetzeko.
Pavillon Royal hondartzaren puntan, lekua bada, bainujantzia nekez jasaten dutenentzat!