« Euskotarrak : Herri ttipi bat Pirineoen zolan kantuz eta dantzan ari dena » Voltaire-k zionaz. Euskotarra ez da mediterranear bat. Guti mintzo da ( hitz bat baizik ez du !) bainan asko kantatzen edo abesten du. Nundik heldu den ez dakigun hizkuntza batean, zeren hizkuntza hau biziki beranterat idatzia izan da ( XIV. Mendean) bainan mintzaira hunen hitz soinuak biziki hurbildik ezkontzen dira donuarekin.
Euskotar guziek dakite kantatzen, kantu ikasgai bat bera ere hartu gabe.Beharri onaren lana ! Afrikar batek sortzetik beretik soinu neurriaren edo erritmoaren berri dakien bezala, beti amaren bizkarrean ibili delakotz, euskotar ttipia kantuarekin bizi da / Etxean lehenik amak gurguriatzen diozkan seaska kantuekin, elizan, hau egiazko kontserbatorioa, hor ikasiko baitu zer den bigarren abotsez artzearen balioa, arrabotean , hor pilotaren klaska gelditzen baita puntuak kantatzean edo Anjelus erako, pesta egunez bixtan dena, pastoraletan, Erdi Arotik heldu zaukun antzerkiaren ondoko berezi huntan, hau hiru orenez artzainek eta laborariek kantuz antzesten dutena eta azkenik bertsularien lehiaketetan. Herri bat bera ez da bere kantu korua ez duenik. Zinezko errabia bat guziz kulturala eta batzutan galde saminezkoa hainbestetaraino nun frankismo garaian ostatuetako afitxa batzuetan idatzia baitzen : « Ez da haizu kantatzea ! »