Euskal Herrian ibiltzeak

Balade au pays basque

Balade au pays basque

Gure ikusliarrak gehienik harritzen dituena da hurbiltasuna.Hemen dena denetarik hurbil da eta dena da zure oinetan emana. Mendia maitemindua da itsasoarekin eta herri barnea ate gibelean berean duzu.Hitz batez bakarrik aipatu behar balitz Euskal Herria, hau da : TRINKOTASUNA.

Artzainen urratsetarik kontrabandisten lasterkaldietan edo uherkak ziliportatuak, ibilaldiak herria bera bezain ezberdinak dira. GR 10 delakoak aldian beste zeharkatzen du, hau baita lege aldetik jarri urraskako bidea. Hor dira ere legezko ez diren ibilaldiak beren bazterbidekin aitatik semerat erakasten direnak. Bainan denek eremaiten zaituztete atseginaren Erroma baterat bezala : ostatu ttipi edo benta bat, mendiko saltegi horiek lehenbiziko duty free ak direla, ate bat Frantzian eta salmahaina Espainian. Europaren eraiketak geldiaraziak ditu orai legelarien arteko ezin bururatuzko eztabaidak beti bilaka ari zirelarik zoin legedi behar den hor arretaz eman !

Ez da gehiago aduana iragaitean jautzi ikara ttipi hartarik edariak eta xorizoa gorderik zaudela amatxiren gona azpian, hau prestuki jarria haurrekin beribilaren gibelaldean.

Talaia, itsasertzeko bideak 54 km ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, euskal itsasertzari jarraiki

Bidarteko Donastiaren alde, alde batetik mendiak, bestetik hondartzak, hareatzak eta labarrak, Talaia zehar ibiltzeko.. Edonork egiteko moduko ibilbidea da eta senitartean promenatze txikiren bat egiteko aukera ematen du, edo lau egunez ibiltari aritzeko ere bai

 

Filipek eskaintzen dauzkitzuete zuen gutizien neurri zuzeneko ibilaldiak. Asteburu batean berean uste ukanen duzue dena ikusi duzuela eta bi asteko egonaldiaren ondotik neurtuko duzue zenbat gauza dituzuen oraino aurkitzeko.