Ez da epe gehiagorik behar Santa Graziko mendietarik Bidarteko hondartzetarat jausteko, Edmond Rostand en Kanboko egoitzatik Bilboko Guggenheim Moseora, Baionako pestetako behi ttipien lasterretarik Iruneko zezenetarat, Larrungo tren ttipitik Biarritzeko itsas museora, Isturitzeko historia aurreko harpetarik Sarakoetarat, Konpostelako bide bazterretako kapera erromanikoetarik Donibane Lohitzuneko errege elizarat edo Baionako katedrale gotikorat heltzeko, nazio arteko Cesta puntako xapeldunetarik Surf ako Mundu lehiaketetarat, Aldudeko xingarretik Donibaneko makarroietarat, euskal itsas bazterreko 5 talaso gunetarat, golfako hameka ibiladietarat eta Ilbarritzeko golfa trebakuntzako Internazional gunerat heltzeko.