Ilbarritzeko golf entrenamendu zentroa

 

Golfarien egiazko parabisua, euskal itsas bazterrak, 30 minutuko biribil orratzean ibiliz , gisa askotako 11 ibilbide eskaintzen dauzkitzuete, inguru inguru, urte osoan, egin ditezkenak itsas hegiko link ekin edo katemailekin eta Pirineotara buruzko fairway ekin aldizkatuz.

golfTapis 1888 az geroz Biarritzen sortu den Frantziako bigarren golfaz geroz, euskal xapeldun asko famatuak izan dira munduko green guzietan. Ilbarritzeko trebaguneak gaur oraino moldatzen ditu biharko Lacoste, Garaialde, Olazabal edo Mendiburu deituak.

Ilbarritzeko trebagune hau 14 hektaretan zabaltzen da, Irigoian baserritik itsasorat, horgo jokoan aritzeko gune biribila eta ibilbidea 98 an Frantziako 9 zilotako hoberenak ekarriak izan direlarik.

Europako bereziena, urte oroz hortik iragaiten ikusten ditu hanbat mila ikasle gazte edo kirola hortaz errotuak.

 Berdinik gabea : bigazenbakia duen ziloaren abiapuntua Atlantiko Harresiaren gainetik doala, itsasoaren gainean gara hor eta dena bururatzen da Ilbarritzeko hondartzaren gainetik den green batean , urrunera agertzen zaukula Birjinaren Harroka guziz aipatua.

green4Hor dugu hain segur Euskal itsas bazterreko ikusmira ederrenetarik de l’Espée Baruaren gazteluak inguratzen duela. Jaun Baru honek hemen erosi baitzuen bere egonlekua Rio ko badian egiteko ordez, hau toki hertsiegia baitzizaion. Club house ko ezkandan bazkaltzea euskal itsas bazterreko biztanleen atsegin bilatuenetarik da.

 Hain xuxen lehen ziloaren abiagunearen bazterrean delakotz, Irigoian ek deitzen ditu hanbat golfari, joko horrentzat duten zaletasunak ere beren amorantaren ondoan lo egitetik begiratzen dituela : aski da Irigoianeko baratze inguruko hesiaren gainetik jauzi egitea green aren gainean izaiteko.