Biarritzeko hegoan, Irigoian etik 800 metrotan Thalmar deitu talaso gunea Marbella ko hondartzaren gainetik dugu.
2.300 m2 arteko eremu, berezko argiz beteak, horietan 350 m2 itsas ureko askarekin 33 ° tan.
Itsas ura biltzen da zenbait metro beheraxago itsasgora oroz arearen azpitik 3 metrotan jarri tresnamolde berezi bati esker. Igerikalekuetako ura horrela beti berritua da.
Gisa hortan, zinezko talasoterapia gune bat zehazten duten baldintza guziak baditugu.
« Hautuzko gune bat, talasoterapia da aldi berean medikuntzako arteri esker, sendatzeko edo ez eritzeko itsas gunearen ongieginaz baliatzea : Hauk baitira itsas aroa, itsas ura, itsas lohiak, gorbelak edo aukak, areak eta itsasotik atera beste ekaiak. »
1970 az geroz, Thalmar deituk bi artatzeko asmu garatuak dituzte :
1/ -6 egunetako artak zenbait osasun egoeren inguruan. Sofrikarioari buru egitea, berriz fleitean jartzea, oin pizuen arintzea, mehatzen laguntzea, haur ukaite ondotik laguntzea, estresaren kontra egitea, oxigenatzea
2/ Arabera bereziko artak