Desafio berri bat Irigoian etxearentzat
Arrunt hondatua zen Irigoian euskal etxaldea arranjatu eta gonbit etxe xarmagarri bilakatu ondoan, Philippe Etcheverryk eraikin bat gehitu dio. Barnean igerilerro bat, hammam bat eta gimnastika gela bat ezarri ditu.
Dena etxeko jaunaren sineste ekologikoei jarraikiz egina da (*):
- 28 m²-ko zabaleran, azken belaunaldiko sentsore termikoek uraren tenperatura 26 °C baino beroago atxikitzen dute, urte guzian.
- Teilatuan dauden 16 taula fotovoltaikok irazteko eta hezetasuna kentzeko energia gostuaren ordaina segurtatzen dute.
- Banilla kolorekoa izanik, 20 m luze eta 3 m zabal den igerilekua ezin hobeki ezkontzen da murruetako txokolate koloreko tadelakt emokadurarekin eta zurezko inguruarekin.
- Eraikinaren luzera osoan dagoen berina zabalak baratzearen eta oihanaren gaineko ikuspegia eskaintzen
- Esmeralda koloreko uharriek aldagela, dutxa eta hammama tapizatzen dituzte.
Eta zure trenpuaren hobetzeko, muskulazio tresna batzuk eta ping-pongeko mahai batek muntadura aberasten dute.
Igerilekura sartzeko prezioa 15 €-koa da, bikote bakotxarentzat (hammama + 10 €), iraupen mugarik gabe.
(*) Irigoianek «EcoLeader Trip Advisor» labela badu,