Igeri lekua- Gym eta Aqua-gym

Etxaldean den igerileku eremuak (prezio emendio ttipi baten truke) urte guzian berotu 20 m x 3 m-ko igerilerro bat, fitness gela bat, ping-pong bat eta hammam bat zure esku ematen du. Zuretako bakarrik, irakasle diplomadun batek ureko jarduerak antolatzen ditu, bai eta stretching ariketak eta Pilates metodoko gimnastika ariketak!
Natation et gym

Espezialitateak

Personal training ariketak:

zuretako bereziki pentsatu eta zure beharrei (pisuaren galtzea, giharren azkartzea, gorputzaren artatzea, malgutasunaren lantzea…) egokitu trenpuan jartzeko programa.

Jarduera desberdinak proposatuak zaizkizu, zure helburuak erdiets ditzazun:

Fitness Pilates ariketak:

Pilates metodoan oinarritu giharren azkartzea. Zure bizkortasun naturalaren iratzartzeko ariketa katea da. Dinamismo egokiarekin landurik, ariketa horiei esker, zure gorputza bizkortuko da eta zure giharrak sakonki azkartuko dira.

Streching :

zentzumenen gimnastika eztia da, mugimendu geldoak, oreka jarrerak eta arnasarekin egokitu luzaketak bateratzen dituena, giharren eta juntaduren malgutasunaren berriz biltzeko

Training zirkuitua:

gelan, sendotu behar diren gorputzeko parteetan bereziki eragiteko ariketa multzoa.

Urbain Training zirkuitua:

oinezko lasterketa eta giharren azkartzeko ariketak aldizkatzen ditu, ahal bezainbat kaloriaren erretzeko.

Igeriketa:

ikastea, hobetzea edo trebatzea.

Aquapalmak:

palmen bidez igeri egitea, mugimendu eta jarrera desberdinak erabiliz, zure iraupenaren hobetzeko eta zure siluetaren fintzeko.

Aquarunning lasterketa:

Urean lasterka! Zapata bereziak ezarri eta, grabitaterik ezean, lasterka ari zara, zangoen eta ipurdi mazelen gogortzeko.

Bakarkako arialdia: 40 € / orena      Bikoteka: 60 €

A droite, la piscine solaire